Marisol Garmendia Donostiako Alkatetzarako hautagai sozialistak hirian 25 urte baino gehiagoko jarduera duten saltokiei OHZn hobariak emateko proposamenaren berri eman du.
Neurri hori Garmendiaren hauteskunde-programan kokatzen da, tokiko merkataritza laguntzeko ekimenen artean.
Neurrietako bat hiriko saltokietarako OHZ murriztea da, dituzten urteen arabera. Horrela, zergaren % 100eko dirulaguntza aurreikusten da 100 urtetik gorako historia duten saltokientzat. 50 urtetik gorako establezimenduek % 50eko dirulaguntza jasoko dute, eta % 25ekoa izango da 25 urtetik gorako saltokientzat, betiere EJZtik salbuetsita badaude.
Hautagai sozialistak adierazi duenez, “tokiko merkataritza funtsezkoa da guretzat, eta argi daukagu udal-eremutik politikak ezarri behar ditugula hori sustatzeko, behar duen ikusgarritasuna eta balioa emateko, eta kontsumo arduratsua sustatzeko, komunitatearen ongizatea bultzatuz eta tokiko eta auzoko ekonomia babestuzâ€.
Marisol Garmendiak, legegintzaldi honetan Merkataritza zinegotzia izan denak, adierazi du “badakigu denda txikiek zailtasun handiak dituztela aurrera egiteko. Merkataritzaren aldeko politika publikoek merkatarien onurarako eragin zuzena izatea nahi dugu, enplegu-aukerak sortuz, Donostiak dituen 2.500 saltokiak hiriko enpleguaren % 9 baitiraâ€.
Donostiako Sozialisten merkataritzaren aldeko beste hauteskunde-proposamenak batzuk ondoko hauek dira:
• Hiri-merkatu berriak
• San Bartolome kalea biziberritzeko plan espezifikoa
• Merkataritza-intereseko ardatz berriak oinezkoentzat bihurtzea
• Lokal hutsen poltsa bat egitea, erabiltzen ez diren lokalen garbitasunari eta irudiari zaintzeko araudi bat sortuz