Donostia Espainiako hiririk abegitsuena eta munduko hirugarrena izan da Booking.com-en Traveller Review Awards 2023 sariak banatzeko ekitaldian, Polignano a Mare (Italia) eta Hualien Hiriaren (Taiwan) atzetik.
Traveller Review Awards 2023 sariak Booking.com bezeroen 240 milioi iruzkin egiaztatu baino gehiago kontuan hartuta ematen zaizkie 1.364.415 ostatu-laguntzaileri, autoak alokatzeko 230 hornitzaileri eta aireportuko 58 taxi-hornitzaileri.
Donostiako Turismo Iraunkorreko zinegotziak Cristina Lage, jaso zuen saria, sektoreko profesional guztiek Donostian egiten duten lan garrantzitsua azpimarratzeko baliatu zuen bere hitzaldia, eta guretzat oso sari garrantzitsua dela adierazi zuen, bi arrazoirengatik: batetik, Booking-eko erabiltzaileak direlako beren balorazioa modu desinteresatuan eman dutenak, eta, bestetik, Donostiak kalitatezko zerbitzuak eta gastronomia eskaintzeaz gain, norbera etxean bezala sentitzen dela dakarrelako.